ONGI ETORRIAK JOSTAILUEN MUNDURA!

2011/10/10

Nola aukeratu jostailuak?

Oparia umearentzat da, ez guretzat. Oso garrantzitsua da jostailua aukeratzeko orduan umearen gustua kontuan hartzea, baina baita bere beharrak ere. Aurreko sarreran, Eroski kateko aldizkariaren arabera, jolasa zer zen ikasi genuen. gaurkoan, ordea, jostailua aukeratzeko pauso batzuk jakineraziko dizkizuet.
- Begiratu ea jostailuak CE marka duen. Horrek esan nahi du Europako Erkidegoak ezarritako segurtasun-arauak betetzen dituela.
- Umeek dituzten igurikapenei eta hazkuntza beharrei erantzun behar diete jostailuek. Fabrikatzaileak aholkatutako adinak orienta gaitzake.
- Jostailuen aukera zabalak umearen nortasunaren area guztiak garatzen laguntzen du. Saiatu jostailu nahikoak eta desberdinak oparitzen, baina gogoratu gehiegi izateak desinteresa eta ordenarik eza sor ditzakeela.
- Jolasa eguneroko ikasketaren jarduera osagarri ideala da. Bana itzazu jostailuak urte osoan zehar. Egunero dibertitzen uzteaz gain, umea eguneroko zereginak egitera bultzatuko duzu.
- Partekatuz gero, jostailuak askoz ere dibertigarriagoak dira. Umeak beste pertsona batzuk behar ditu bere gizarte gaitasunak garatzeko, eta jostailua harreman tresna ideala da.

- Helduoi zaila egiten zaigu jolastea! Jolasari denbora eskaintzea denontzat da garrantzitsua, harremanak estutzen direlako, elkarrekin hobeto komunikatzen eta bizi garelako, eta batzuk besteekin dibertsitzen garelako. Ausartu zaitez!!
- Saiatu oparitzen umeengan balio positiboak sustatzen dituzten jostailuak. Gaurko umeak biharko gizatea direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario