ONGI ETORRIAK JOSTAILUEN MUNDURA!

2011/10/06

JOLASA, ume guztien jarduera gustokoena

Eroskiko aldizkariko artikuluak ongi azaltzen du zer suposatzen duen jolasak umearentzat:
Umeak betidanik jolastu du eta hori kultura guztietan gertatzen den zerbait da. Jolasa da umeen jarduerarik gustokoena. Jolasa hezkuntza-tresna naturala, boluntarioa, atsegina, doakoa eta bat-batekoa da.
Jaiotzetik, zentzumenen bidez ezagutzen du mundua haurrak. Hasieran, bere gorputzarekin jolasten du: bere eskuekin, bere oinekin … ondoren hurbilen dituen elementuak ezagutzeari eta jolasteari ekingo dio. Apurka apurka bere gorputza, indarra eta oreka kontrolatuz joango da.
Jolasa oinarrizkoa izango da gero beren ezagutza eta emozioen mailako gaitasunak lortzeko, baita gaitasun horiek garatu eta sozializatzeko ere: ikaskuntza horiek guztiak eskolako ikasketak bezain garrantzitsuak dira, inolako zalantzarik gabe.
6 urte eduki bitartean, ume bat 17.000 bat orduz aritu da jolasean, eta hori da, hain zuzen ere, gorputza garatzeko eta nortasuna indartzeko egin dezakeen inbertsiorik onena.
Baina jolastea ez da ona haurrentzat bakarrik, baizik eta tresna egokia izan daiteke familia barruan emozioak erakusteko, baita ere familia barruan konplizitate on bat mantentzeko.
Informazio gehiago Eroskiko web orrian topatu dezakezue: http://www.eroski.es/

No hay comentarios:

Publicar un comentario