ONGI ETORRIAK JOSTAILUEN MUNDURA!

2011/11/18

Omenaldia 70-80. hamarkadei

Eta zergatik ez? Bada ordua, garai desberdinez gogoratzeko eta omenaldi txiki bat egiteko gure garaiko jostailuei! Urte batzuk baditugu gainean, baina oraindik ere ez gara horrelako zaharrak! Gaur egungo gazteek ikus dezaten nola jolasten genuen. Egia da, garai haietan ez zegoela hainbeste ordenagailu joku eta makinitarik, baina baziren jostailu originalak ere.

70 eta 80. hamarkak bizi izan duzuenontzat, hona hemen bideo labur bat.




Lasai, ez naiz ahaztu gaztetxoagoak zaretenokin. Hemen duzue beste bideo bat 80-90. hamarkadako jostailuak ageri direnak.



Egia esan, bideo hauek ikusita, halako gogorapen goxoak etortzen zaizkigu denoi burura. Barre batzuk botatzeko ere balio dute. Hauek ikusita konturatzen gara benetan zenbat aldatu diren lehengo haurrek eta oraingoek erabiltzen dituzten jostailuak.

Esan bezala, omenaldi txiki bat egin diogu oraingoan, baina gehiagoren gogoz geratu bazarete ziur youtuben aurkitzen dituzuela bideo gehiago: www.youtube.com

2011/11/15

Iragarkietan ere antzematen da!

Egunotan, beste zeregin batzuetan murgilduta ibili naiz eta egia da pixkat baztertuta izan zaituztedala.

Ea ba hurrengo bideoarekin errekonpentsatzen zaituztedan. Aurrekoan jostailuek urteetan zehar jasan duten eboluzioa ikusi ahal izan genuen. Ba oraingoan, jostailuak ezik, iragarkiek ere halako aldaketa batzuk jasan dituela ikusteko aukera izango dugu. Ikus ezazue....oroitzapen bat baino gehiago ekarriko dizkizue. A ze garaiak haiek!


 


Telebista ere informazioaren gizartearekin batera, berrikuntzaz eta hobekuntzaz bete da. Lehen 4-5 telebista kanal besterik ez ziren izaten ikusgai, baina orain aldiz, nahi beste ditugu. Gainera, garbi ikusten da irudiaren imaginen kalitatea beste bat dela.

2011/11/06

Jostailuak diseinatzeko pausuak

Hurrengo ikusgai dugun bideoan, jostailu bat asmatzeko ideia sortzen denetik, dendetan saltzen jartzen den arteko prozesu osoa zein den ikusteko aukera izango dugu. 

Ikusi ahal izango duzuen bezala, jostailu baten sorreraren atzean ez da pertsona bakarra aurkitzen. Talde oso baten lana dago jostailuaren atzean: testuingurua eta gizartea aztertzen dutenak, jostailua egiten dutenak, proiektuak egiten dituztenak, saltzaileak, kalitateko pertsonak....eta beste hainbeste ere bai.

Astia badaukazu ikus ezazu bideoa. Ez zenekien gauza asko ikasteko aukera izango duzu eta!

Lehengo eta oraingo jostailuak

Argi dago, garai batetik asko aldatu direla jostailuak. Lehen, akaso, askoz ere sinpleago ziren gauzekin jolasten genuen eta sarritan ezeren beharrik ere ez genuen izaten entretenitzeko. Egun, ostera, ez da gauza bera gertatzen. Horren ikusgarri dugu hurrengo bideoa:

2011/11/02

Haur literatura

Jostailuez gain baditugu liburuak ere. Denbora pasa dibertigarria izatera ere iritsi daiteke liburu on baten irakurketa. Hemen duzue ´Zimaren Abenturak´liburua. Animo ba!!

2011/10/30

Famosaren Juegorama

Famosaren Juegorama urtean behin egin nahi den informe bat da. Lehengo garaiko tendentziak eta jolasteko erak, oraingoekin konparatzea eta aztertzea du helburu, Famosa jostailu kateak atera duen iniziatiba berri honek.

Jostailu kate honen informazio geihago nahi izanez gero hona hemen web orria: http://www.famosa.es/