ONGI ETORRIAK JOSTAILUEN MUNDURA!

2011/11/18

Omenaldia 70-80. hamarkadei

Eta zergatik ez? Bada ordua, garai desberdinez gogoratzeko eta omenaldi txiki bat egiteko gure garaiko jostailuei! Urte batzuk baditugu gainean, baina oraindik ere ez gara horrelako zaharrak! Gaur egungo gazteek ikus dezaten nola jolasten genuen. Egia da, garai haietan ez zegoela hainbeste ordenagailu joku eta makinitarik, baina baziren jostailu originalak ere.

70 eta 80. hamarkak bizi izan duzuenontzat, hona hemen bideo labur bat.




Lasai, ez naiz ahaztu gaztetxoagoak zaretenokin. Hemen duzue beste bideo bat 80-90. hamarkadako jostailuak ageri direnak.



Egia esan, bideo hauek ikusita, halako gogorapen goxoak etortzen zaizkigu denoi burura. Barre batzuk botatzeko ere balio dute. Hauek ikusita konturatzen gara benetan zenbat aldatu diren lehengo haurrek eta oraingoek erabiltzen dituzten jostailuak.

Esan bezala, omenaldi txiki bat egin diogu oraingoan, baina gehiagoren gogoz geratu bazarete ziur youtuben aurkitzen dituzuela bideo gehiago: www.youtube.com

No hay comentarios:

Publicar un comentario