ONGI ETORRIAK JOSTAILUEN MUNDURA!

2011/10/26

Espazio kontzeptua eta haurraren oharmena


Espazioaren ulermenak nahiko lan ematen dio haurrari, duen egitura mentalak (egozentrismoa eta sinkretismoa) ez baitio laguntzen bera ez den pertsonen espazio objektiboaz ohartzen. Haurrak ez du ingurunea bera gabe ulertzen. Ez du bereizten beraren eta munduaren artean, dena bere ikuspegi bakarretik ikusten du (egozentrismoa). Aldi berean, mundua osotasunean ulertzen du, ez ditu gauzen arteko mugak bereizten, ez du analisirako ahalmenik, berarentzat dena da globala eta nahasia (sinkretismoa). Piageten teoriaren arabera, espazioaren kontzeptua haurrak ez dakar berez, pixkanaka garatzen den prozesua da. Honi, konstruktibismoa deritzogu. Haurraren oharmen espazialaren garapenean ondorengo 3 etapak bereiz ditzakegu: · Oharmen topologikoa (6-7 urte arte (*)):erlazio topologikoen bidez ulertzen du espazioa haurrak (hurbil/urruti, barruan/kanpoan, irekia/itxia, jarraitua/etena, …). Ideia horiek erabiliz, haurra ondo moldatzen da ezagunak dituen espazioetan. Gainera, kontuan izanda oraindik oharmen erabat egozentrikoa duela, bera izango da distantzien eta neurrien oinarria. · Oharmen proiektiboa (7-10 urte inguruan(*)): ikuspuntu jakin batetik begiratzean antzematen diren perspektiben eta erlazio espazialen bidez ulertzen da espazioa. Ikuspuntua aldatuz gero, hauek ere aldatu egiten dira. Adibidez, aurrea/atzea, goia/behea, ezkerra/eskuina. · Oharmen euklidearra (10-12 urtetik aurrera(*)): objektuak 3 dimentsioek markatzen dituzten ardatz perpendikularren bidez kokatzen dira. Adibidez, luzera/zabalea/altuera, marra paraleloak, angeluak, distantziak, simetria, … Garai honetan, espazioa errealitate objektibo bezala ulertzen da. Honi, ulermen abstraktua deritzogu. (*)Oharra: etapetan aipatutako urteak ez dira tinkoak. Kontuan izan behar da prozesuak direla eta umeen garapenaren arabera aldakorrak izan daitezkeela. Espazio nozio guztiak lantzerakoan kontuan izan behar dugu haurrak honako 3 maila hauetan garatu behar direla: · Norberak bizi (bizitutako espazioa):umeek espazioa kontaktu zuzen eta bizipenen bidez ezagutzen dute. Mugitzen den neurrian espazioa ezagutzen du. Espazio kontzeptuak (distantzia, posizioak, aurrean, …) zuzenean bizitzen ditu. · Besteak behatu (antzemandako espazioa): umeek espazioa antzeman dezakete bizi gabe. Umeak espazioaz ‘aldendu’ egiten dira eta espazio eta kontzeptuak antzeman dezake bizi gabe. · Grafikoki landu (pentsatutako espazioa):antzeman dutenaren deskripzioa (marrazkiekin, hitzez, …). Bereganatu duten espazioaren adierazle. Aurreko guztia aipatuta, konturatuko gara hainbat eta hainbat jostailu daudela nozio desberdinak lantzen laguntzen dutenak. Hona hemen adibide batzuk: - Norberak bizi: ezkerra eta eskuina lantzeko twister jokoa dago. Aurrea eta atzea lantzeko ‘zapi zuria’ kantua, non ‘zapi zuria aurrera,zapi zuria atzera’ esaten duen. Barrua eta kanpoa lantzeko, uztaiak jar daitezke eta barrura eta kanpora sartzera jokatu dezakegu. Eta beste hainbeste. - Besteak behatu: partxisa, eraikuntzak gora eta behera, edo eraikuntzak ezker eta eskuinera, etxe batean panpinak edo fitxak barrura eta kanpora, gora eta behera, barrura eta kanpora, … sartu. Eta beste hainbeste. - Grafikoki landu: marrazkiak egin, hitzez azaldu dakiena, … Hortaz, umeek erabiltzen dituzten jokoak helburu bikoitza edo hirukoitza izan dezatela konturatuko gara. Bata ondo pasatzea eta denbora pasatzea izango da. Baina beste bat, eta garrantzitsua, joko horrekin umearen gaitasuna eta garapena lortzeko aukera badago, hortaz aprobetxatu gintezke. Horietako gaitasun bat, gaurkoan landu dugun espazioaren nozioaz konturatzea izan daiteke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario