ONGI ETORRIAK JOSTAILUEN MUNDURA!

2011/10/19

Jostailuen garapena


Begi bistakoa da jostailuak asko aldatu direla garai batetik ona. Historian atzera egiten badugu, Erdi Aroan edo Egipto zaharrean ere erabiltzen zituzten. Topatzen ditugun aztarnak jarraitzen baditugu, gazteenak ondo pasatzea eta denbora pasatzea dute helburu orain eta lehen ere hori zen beraien helburua. Guzti hau kontu hartzen badugu jostailuen garrantziaz ohartuko gara. Eta nahiz eta ez eman, nagusiok ere badugu paper garrantzitsu bat.

Umeak, jolastuen bidez beste mundu bat ezagutzeko aukera dute, non bera izango den kontrola izango duena. Irudimen hori lantzeak umearen  adimenean izugarrizko eragina izango du.
Jostailua ez da zertan erositako zerbait izan behar. Egunerokoan eskuartean darabilgun edozer izan daiteke: sukaldeko materiala, makil bat, … Hala ere, gaur egun jostailuen mundua guztiz aldatu da, negozio bilakatu da. Eta kontsumismora bideratzeko arriskua dakar. Beraz, nagusiok hortaz ohartzea guztiz garrantzitsua dela deritzot
Bestalde, beste motako polemika aurki dezakegu gai honen inguruan. Esate baterako, zer nolako eraginak izan ditzaketen umeengan, eta modu batean edo bestean pentsamendu desegokiak izatera bultzatzen dituen. Nire kasuan adibidez, txikia nintzela Lara Croft, Tomb Raiderreko jostailu bat ikustean lehenengo pentsamendua erosteko gogoa zen. Baina orain aldiz birpentsatuz gero, nola eragin diezaioke ume bati etsaiak hiltzeko edozein motatako armak erabiltzea helburu duen fikziozko emakume batek? Ez zen eredugarriagoa izango ba, miniaturazko kotxeen bilduma bat? Edo hobeagoa ume batentzat mahai joko familiarren bat bola–pistola bat baino? Nire ustez ez dago inolako zalantzarik, baina hori kontrolatzea gurasoen eskuetan dagoela pentsatzen dut.
Jostailuaren mundua ondo aztertuz gero, ohartuko gara badituela aspektu positiboak eta ez hain positiboak. Gustatuko ez zaizkigunak, alegia. Guzti honetatik badugu ondorioren bat edo beste ateratzeko aukera ere. Horietako bat helduoi dagokigu. Nagusiok gara umeek jarraituko duten eredua eta gu geuk ez badugu kontsumo hori kontrolatzen, gure hurrengoek ere ez dute egingo. Bideratzaileak izanik, birritan pentsatu beharko dugu gure txikiei zer ematen diegun eskuetara.

No hay comentarios:

Publicar un comentario